viernes, 29 de febrero de 2008

Oraindik Maite Zaitut


Begirada goibeltzen zait
Ez zaitudala ikusiko pentsatzean
Bihotza daukat murgildua iluntasunean
Zu berriz ikustea
Nire tristuren eta penen irtenbide bakarra

Zure Besarkada


Zure besarkadak dira
Kuttun, xamur eta goxo
Biok itsasertzean goxo-goxo
Zure ondoan naiz zoriontsu oso.

viernes, 22 de febrero de 2008

Ez dago erantzunik


Ez dago erantzunik
Nola maite zaitudan azaltzeko
Ez dago erantzunik
Zergatik emango nukeen bizia zuregatik
Ez dago erantzunik

jueves, 14 de febrero de 2008

Fernando Morillo



Ni ez nintzen etorri Fernando gure eskolara etorri zenean beraz ez dut ezer aipatuko berataz bere liburuaz baizik , Izar Malkoak: Liburu polita eta irakur erraza iruditu zait.Mutil baten istorioa kontatzen du, informatika eta neskak gustatzen zaizkio. Egun batean Maider ezagutzen du diskotekan eta enroilatu egiten dira handik pare bat astetara ateratzen hasten dira. Neska horretaz aparte beste bat ere gustatzen zitzaion, Jaione, liburutegian elkar ezagutu zuten baina hala ere Maiderrekin segitzen zuen.Azkenean konturatzen da Maiderrek erabili egin duela beste mutil bati zeloak emateko.